Tania Lamarca Celada

Tania Lamarca Celada

 

1980ko apirilaren 30an Vitoria-Gasteizen jaiota, gimnasta erritmiko ohia eta Atlanta 96-ko joko olinpiarren garailea. Espainiako txapelduna izan zen 14 urterekin, eta 1995. urtean talde nazionaleko parte izaten hasi zen.Urte horretan bertan, Europako garaileorde eta munduko garaile bihurtu zen.

1996 urtean, beste munduko titulu bat lortu zuen, eta bere ibilbide profesionaleko lorpen arrakastatsuenera irtizi zen Atlantako joku olimpikoetan, taldeko gimnasia erritmikoaren arloan. 1997an Europako txapelketa irabazi zuen berriro, zilarrezko domina lortuz. 2008. urtean bere autobiografia argitaratu zuen, ’Lágrimas por una medalla’ izenburua zuena, Cristina Gallo kazetariaren kolaborazioarekin.

Hainbat sari esanguratsu ditu, hala nola, Espainiako Batzorde Olinpikoaren Orden Olinpikoa (1996), Kiroletako Merituaren Orden Errealeko Urre Plaka (1996), Kiroleko sari nazionaleko Baron de Güell kopa (1997), eta Kiroletako Merituaren Orden Errealeko Urre Domina (2015).

Kirol teknikari nazionala eta pilates-irakaslea. Hainbat gimnastika-eskola kudeatu ditu eta bere bizitza kirolarekin lotuta egon da beti. Gaur egun, gimnastika-campusak eta bere kiroletako ibilbideak eman dizkion balioei eta ezaguerei buruzko konferentziak ematen ditu.