TEDxAlmendraMedieval, Shake it! Mix it! mugitzen gaituzten ideien inguruan eraikitzen da. Ideia horiek nahasten dira transformatzeko eta, haiekin batera, gu transformatzeko.

Shake it! Mix it! ideien, emozioen, sentimenduen, seinaleen, erronken eta sorpresen hibridazioan aritutako jardunaldia izango da, zeren eta nahasketa honetan hazkundea biltzen den. Bidegurutzeetan berrikuntza sortzen delako. Mestizajeari esker hazten eta partekatzen jarraitzen ikasten dugulako.

FAQ

  • Ekitaldiak larunbataren jardunaldi osoan iraungo du; 9-tik 18-etara arte, gutxi gorabehera. Gainera, aurreko ostiraleko arratsalde-gauerako hainbat jarduera programatuta daude.

  • Hedatzea merezi duen ideiekiko 12 hitzaldi, 3 zuzeneko emanaldi, kafeak, bazkaria, deskonferentzia (taillerak eta beste jarduera batzuk), opari-poltsa bat, giro sinestezina eta ezin ahaztuzko esperientzia.

  • Europa Jauregira iristeko gomendatzen eta eskertzen dizugu garraio publikoa erabiltzea.

    Tranbian, Europa geldialdian.

    Autobusean, L8-etan eta L5-etan, Europa geldialdian.

    Gainera, Vitoria-Gasteiz-ek bizikleta-bide sare bikaina dauka, beraz, bizikletaz ibiltzea beti aukera bikaina da. Bizikletak alokatzen dituzten hainbat enpresa daude.

  • Hotel establezimendu asko daude Vitoria-Gasteiz. Gran Hotel Lakua-rekin akordio bat dugu, eta erreserba egiterakoan, TEDxAlmendraMedieval ekitaldira etortzen bazara esaten badiezu, hurrengo tarifa hauek emango dizkizute (BEZa barne):

    Gela bikoitza: 60€ / gosariarekin 80€

    Banako gela: 55€ / gosariarekin 65€

  • Sarrerako dirua TEDxAlmendraMedieval-aren antolaketara soilik zuzentzen da. Antolatzaileok, boluntariook, txostengileok, ez dugu ezer kobratzen gure lanagatik, era altruistan egiten dugu.

  • TEDxAlmendraMedieval TEDx hitzaldi independente bat da, TED lizentziarekin antolatuta.

    TEDx programa (x= era independetean antolatutako TED) TED-misioaren espirituari jarraituz sortu zen, hau da, “hedatzea merezi duten ideiak”. Programa diseinatuta dago TED-aren moduko hitzaldi propioak egiteko komunitateei, erakundeei eta pertsonei  aukerak emateko intentzioz.

    TEDx (Teknologia, Entretenimendua eta Diseinua) urteroko hitzaldi bat da, Vancouverr-en (Kanada) egina, munduko pentsagile argienak elkartzen dituena, buru irekia duen audientzia bikaina batekin haien ideiak partekatzeko asmoz. Programan oso gai desberdinak jorratzen dira. Gero ´TED hitzaldiak´online argitaratzen dira, publikoak eta doakoak izan daitezen, eta ideia horiek munduan hedatu ahal daitezen.

    TEDx urteroko hitzaldiaren osagarri gisa TEDxAlmendraMedievalSalon hitzaldiak ditugu, motzagoak eta hizlari gutziagorekin direnak. Salon hitzaldiak gai bakar batean oinarritzen dira, eta bere helburu nagusia komunitatearentzat interesgarriak diren gaien inguruan eztabaida sortzea da.

  • Oso puntualak garelako. Ekitaldia hasi baino ordu bat lehenago irekitzen dira ateak programarekin konplitu ahal izateko asmoz.

    Zenbat eta lehenago iritsi, orduan eta lehenago kafea hartu,  beste azaldutakoak ezagutu eta eserleku aukeratu ahalko duzu.

  • Hamabi hitzaldien lau ingelesez izango dira, baina aldibereko itzulpena izango dugu esaten deneko batere ez zaitezela gal.

Europa Batzar gunea

 Avenida Gasteiz 85 01009 Vitoria-Gasteiz

ORDUTEGIA

Akreditazioak: 09:00h
Amaiera: 18:30h

(Aldaketera moldatua)

Palacio de Congresos Europa

Hitzlariak 2016

Hossein Derakhshan

Internet

Kazetari eta idazle Irani-Kanadiar jatorrikoa. Iran-eko blog mugimenduaren lehenengo sortzaileetako bat da, ‘Blogfather’ izenpearekin ezaguna izanez. 6 urtez espetxean egon zen Iran-en bere idatziengatik eta Interneteko beste akitibate batzuengatik. (Gehiago)

Virginia Pérez Alonso

Transformazio digitala

Kazetaria. El Mundo-ko zuzendari adjuntua da area digitalerako. Informazio Askatasunaren Defentsaren Plataforma zuzentzen du. (Gehiago)

Andy
Stalman

Branding

Mr. Branding bezala ezaguna, Brandin-eko espezialistarik esanguratsuenetarikoa da Espainia eta Amerika latindarrean. 20 urte baino gehiagoko esperientzia dauka marken arloan, eta 25 herrialde baino gehiagotan hainbat proiektu hedatu ditu. Brandoffon best-sellerr-aren autorea da.   (Gehiago)

Tania Lamarca Celada

Kirolak

35 urte dauka, Europako txapeldunordea birritan izan da, mundukoa birritan ere bai, eta Atlanta 96-ko joko olinpiarren garailea. Gaur egun, bere istorio pertsonalaren bidez, kirolaren balioak trasnmititzen ditu empresa-mundura. (Gehiago)

Yolanda de Miguel

Nanoteknologia

Zientzialari ikertzaile eta Tecnalia-ko nanoteknologia-klusterreko liderra. Kimikan doktorea. Zientziaren, musikaren (egin eta dantza egiten du) eta komunikazioaren zale amorratua. Munduko hiritarra. Bezala izenpetzen da. (Gehiago).

Asier
Urbina

Hobekuntza pertsonala

Sukaldaria. 23 urte dauka, eta amets bat Beteta. Bere bizimodua aldatu egin zuen, eta kirola modu bezala hartu zuen bere burua gainditzeko. Gasteiz-ko IronMan txapelketa egin zuen 2015ean helburu solidarioez.(Gehiago)

Almudena García-Rubio

Auzitegi-arkeologia



Arkeologoa eta auzitegi-antropologoa da. Azken urteetan, bere jarduera nagusia izan da Espainiako Gerra Zibileko hobi komunetako hobitik ateratzea Aranzadi Zientzia  Sozietatearen taldearekin batera. (Gehiago)

Andy
Bäcker

Iraunkortasuna

Arkitektu, Startup Sustainable fundatzaile eta IE-ko irakasle. Sostenibilitatean bereiztua, 8 herrialdeetan bizi izan da. (Gehiago)

Todd
Hannula

Enpresa hibridoa

Nerd ideiak. Zientzian, teknologian eta zerbitzuen arloan egin du lan Todd-ek. Sortu dituen sei empresen ADN-an inpaktu soziala, ekonomikoa eta ingurumen-inpaktu positiboa agertzen dira. (Gehiago)

Enrique Pérez-Carrillo

Eskola-jazarpena

Kazetari eta idazlea . Espainiako Eskola jasarpen prebentzioko presidentea. Eskola jasarpen prebentzioko fundatzailea.Coach ume eta gazteengana zuzendua. (Gehiago)

Adela
Úcar

Bidaiak

Adela Ucar beti amestu zuen mundutik zehar igarotzea historioak kontatzeko.Inoiz ez zuen pentsatuko  gainera norberak barnera bizi izango zituela.Katezari eta aurkezlea, bere lana empatía,naturaltasun eta gainditze arimatik ikusten du. (Gehiago)

Miguel Ángel Ruiz Díez

Mendetasunak, HIESA eta aktibismoa

Hezitzaile Soziala, bazterketan aditua. 2015ean Arabako HIESAren kontrako Komisioaren lehendakaritza utzi nuen, kudeatzaile bezala, baina ez ekintzaile soziala bezala. Gaur egun, birziklatze profesionaleko prozesuan nago. Bitartean, mahastiak lantzen ditut Errioxan. (Gehiago)

Performance-ak 2016

Partaideak:

Habiba, Marian, Jane, Salka, Fatima, Daniela, Viviam, Belén, Mariam E, Amaia, Maddi, Nahikari, Itzaro, Loinaz, Ziortza, Silvia, Yanire eta Eztizen.

Entrenatzaileak:

Andrea eta Natasha.

Auzodance & Koldo Mitxelena Dantza Taldea

Inori inoiz inon ez!!

Goian-en performance hau gure hirian agertzen diren arazoei buruzko lanatik sortu da, beste heziketa-zentro batzuekiko kolaborazioari esker.
Helburua da emakumeen kontrako bortizkeriarekiko bi gazte-taldeak sentikor bihurtzea: Auzkodance eta Koldo Mitxelena dantza-taldea.
Horrela, haiek gizartearentzat onuragarria den zerbaiten partaideak dira, eta guztion ahotan dagoen arazo bat ikusgai egiten laguntzen dute. 25N manifestazioa antolatzen duen plataforma feminista Goian-ekin kontaktuan jarri zen, manifestazio hori sustatzeko dantzaren bidezko bideo bat egiteko asmoz.
Bi dantza-taldeak lotzeko ideia hortik sortu zen. Ondorioz, “Inori, inoiz, inon ez” izenburua duen performance hau sortu zen, non Roxannen tangoa dantza bezain poteretsua eta iradokitzailea egiten den.
Bideoa grabatzeko Hala Bideo-arekin kontaktuan jarri zen Goian. Sortutako kolaborazioaren esker, Alde Zaharreko auzoak eskaintzen dituen baliabideak suspertzen ziren.

Umorea eta Zientzia: nahaste posiblea

Hiru bandatarako elkarrizketa?, lagunen arteko mahai-ingurua?, barreez jositako oso gogoeta serio batzuk?, umoreko eta zientziako ezinezko nahastea? Bada beharbada hori guztia batera eta askoz gehiago. Eta beharbada esaten dugu José Mota, Eduardo Anitua eta More Magoa elkartuz, zer gerta daitekeen ez dakigulako…

Eduardo
Anitua

Biomedikuntza

Medikuntzan eta Kirurgian Doktorea. BTI Biotechnology Institute-ko fundatzailea eta Zuzendari Zientifikoa. Bere motibaziorik handiena da biomedikuntzako aurrerapen berriak garatzea, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz. (Gehiago)

Mago More

Coaching

Hizlaria, hezitzailea, enpresaria, idazlea, magoa… azken finean, oso gizon polifazetikoa. Komunikazioko profesional honek ehun jarduera baino gehiago egiten ditu urtero gure herriaren empresa garrantzitsuenetan. Bere enpresa-heziketa sendoak komunikazioa hobetzea bilatzen duten erakundeei eta exekutiboei zuzendutako produktu esklusibo-disenuan espezializatzea baimendu dio. (Gehiago)

José Mota

Umorea

Umorista, aktorea, zuzendaria eta gidoilaria. Showman honek kantatzen du, dantzatzen da, parodiatzen du, interpretatzen du eta bere pertsonaia propioak sortzen ditu umore freskoa praktikatuz. Horrela, gizartearen alderdirik dibertigarrienak ikusleari iristea egitea lortzen du. Bere programa guztietan kritika soziala agertzen da, ezin hobeto mozorrotuta parodietan. (Gehiago)

Workshop-ak 2016

Ned Hoste

Spark your creativity (in English / Ingelesez)

 Ned diseinugile profesionala da 15 urteetatik. 15 urteko haur horri esan ahal izango balio norekin lan egingo zuen, ez zuen sinetsiko. Eta sinetsi gabe jarraitzen du.
 
Ned has been a professional designer since he was 15. If he could tell his 15 year-old self who he would work with – he wouldn’t have believed it – and he still doesn’t.

ArtCorner

TEDxAlmendraMedieval-etik zerbait berezia eraman nahi duzu etxera? Parte hartu ArtCorner-ean!

  1. Ekarri objektu kultural bat (adibidez liburu bat, CD bat, DVD bat, koadro bat…) TEDxAlmendraMedieval-ari eta idatzi mezu bat barruan.
  2. Erregistro zonatik pasatzean zure egiaztapena jasotzera, ekarri duzun objetua ArtCorner-ean utzi eta kupoi bat lortuko duzu. Beranduago, beste pertsona batek ekarritako objektua jaso ahal izango duzu.
                * ArtCorner-a zabalik egongo da etenaldietan (kafea eta bazkaria).
  3. Nahi baduzu, aukeratu duzun objektuaren jabe ohia bilatu eta ezagutu ahal izango duzu.

TEDxAlmendraMedieval esperientziaz gozatu eta dibertitu!!!

Sarrerak

Sarreren prezioa desberdina izan daiteke urte batetik bestera, ekitaldiaren beharren arabera. TEDxAlmendraMedieval era altruistan egiten den ekitaldia da. Sarrera-salmentaren irabaziak ekitaldia ahalik eta ondoen egiteko zuzentzen dira.

2016ko edizioan, Shake it! Mix it!, hiru prezio-tarte ditugu:

Early Tickets

39€

  • 200 sarrera Early Ticket: otsailaren 8tik 14ra edo sarrerak agortu arte

 

Sarrera Orokorra

49€

  • otsailaren 15etik apirilaren 3ra.

Sarrerak erosi

Azken orduko sarrera

59€

  • apirilaren 4tik 15era.

Guri buruz eta nola lagundu

Nortzuk gara gu?

Cristina Juesas
Founder, Curator & Culture Director

Oscar Ray
Founder, Partnership & Knowledge Manager

Santos Gutiérrez
Founder, Partner connector & Project Manager

Vicente Hernández
Volunteer Coordinator & Community Builder

Gurekin parte-hartu

TEDxAlmendraMedieval-en elkarrekiko jakinmina eta behar bezalako erlazioak sortzen ditugu zure empresa eta hitzaldira joaten diren pertsonen artean. Gurengana etorritako audientzia jakinmina, gaur egungo gauzetara pentsamolde berritzaile batekin topatuko duzu, erabakiak hartzen dituztenak eta salmentatik beste argudio bat baino gehio  ateratzea nahi dutenak, zentzuzko trukea. Euskadi autonomi erkidegoko eta salerosketen liderrak ezagutzeko kalitate altuko interakzioak izateko aukera paregabea duzu.

Bazkide izateko interesa baduzu, kontaktuan jarri gurekin: info@tedxalmendramedieval.com | +34 626544688

Boluntario izan nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri helbide honetan: voluntarios@tedxalmendramedieval.com

Komunikabideren batetik deitzen baduzu, gurekin harremanetan jarri:  info@tedxalmendramedieval.com | +34 616935524